Urkiolako Parke Natural

Durangaldeko mendietan gure herriko gailur esanguratsuenetariko batzuk daude. Aintzina-aintzinatik haranetako biztanleak mendi magaletara hurbildu dira larre bila. Mendi-gailur hauek errespetu handiz begiratuak izan dira betidanik, izan ere, kondaira zaharrek diotenez euskal mitologiaren numen garrantzitsuenetariko batzuk bertan bizi dira; besteak beste, Mari, Anbotoko Dama.

Gailur, mendi-lepo, baso eta larre hauek jatorri eta bilakaera ezezaguna duen ondare kultural aberatsa ezkutatzen dute.

Ondare hau ezagutzera emateko, Bizkaiko Mendi Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailaren laguntzarekin, gure mendiekin lotura duen kulturara hurbiltzeko bidaia proposatzen dizue.

Xede horrekin, Urkiolako gailur nagusietara loturiko txoko esanguratsuetara bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu.

1989ko abenduaren 29an Urkiola Parke Naturala izendatu zuten, inguru honetako ondare etnografiko, kultural, historiko, paisajistiko eta naturala babesteko eta erabilera tradizionala mantentzeko helburuarekin.

Selecciona una cima de la lista o pincha en el mapa de la derecha