II Eretza Igoera

mapa-subida-eretza

  1. Lasterketa 2009ko abuztuaren 9an izango da, goizeko 11:00etan. Irteera zein helmuga Sodupeko Herriko plazan izango dira. Lasterketa popularra izango da, eta Atletismoko Bizkaiko Federazioan egongo da erregistratuta. Antolatzaileak honako hauek dira: Sodupeko OSTRUKA KORRIKALARIAK taldea, GALLARRAGA mendi taldea eta Sodupeko Jai batzordea. Halaber, Gueñesko Udalaren babesa izango du proba, betiere ARAUDI honetan zehaztutakoari jarraiki.
  2. 14,400 km-ko lasterketa izango da. Lehenengo eta azken kilometroa asfaltotik egin beharko dira; gainontzeko guztiak, ordea, pistatik edo mendietatik.
  3. KATEGORIAK: Parte hartu nahi duen orok egin ahal izango du, betiere 18 urtetik gorakoa izanez gero. Bi kategoria izango dira:
    • SENIORRA:
      • EMAKUMEAK: 18-39 urte bitartean.
      • GIZONAK: 18-44 urte bitartean.
    • BETERANOAK:
      • EMAKUMEAK: 40 urtetik aurrera.
      • GIZONAK: 45 urtetik aurrera.
  4. IZEN-EMATEA: Lasterketan izena emateko korreo elektroniko bat bidali beharko da hurrengo helbidera: ostruka.sodupe@gmail.com. Korreo horretan hurrengo datuak zehaztu beharko dira: izen-deiturak, jaiotze data eta herria.
  5. Abuztuaren 3a baino lehen 10 € ordaindu beharko da izena ematean. Lasterketariak ez dira onartuak izango harik eta aipatutako diru-kopurua BBK-ko hurrengo kontu zenbakian sartu arte: 2095/0067/20/91-0643807-3. Horretako, izena eta lehenengo abizen biak zehaztu beharko dira. Eta erantzukizun zibileko asegurua zein istripu-asegurua izango dute lasterketari guztiek.
  6. SEINALEZTAPENAK ETA KONTROLAK: Ibilbidea markatzeko, plastikozko kolore biziko zinta bat erabiliko da, eta beharrezkoa izango da kontrol-gune guztietatik igarotzea. Hainbat kontrol-gunetan, kilometroen erreferentzia zehaztuko da.
  7. JAN-EDAN POSTUAK: Hainbat postu egongo dira ibilbidean zehar jan eta edan ahal izateko, bai eta helmugan ere.
  8. SARIAK:
    • Sailkapen orokorreko lehenengo hamar/10/ korrikalariek saria jasoko dute, bai gizonezkoen kategorian, bai emakumezkoenean.
    • Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru /3/ sailkatuek garaikurra ere izango dute.
    • Herriko lehengoek ere garaikurra jasoko dute (emakumezkoak eta gizonezkoak).
    • Parte hartzen duen orok kamiseta bat jasoko du oroigarri bezala.
  9. Araudi hau errespetatzen ez dutenak deskalifikatuak izango dira. Halaber, deskalifikatu egingo dira ibilbidea osatzen ez dutenak, dortsala begi-bistan eramaten ez dutenak edo antolatzaileen oharrak aintzat hartzen ez dituztenak.
  10. Antolatzaileek aldaketak egin ahal izango dituzte, beharrezkoa izanez gero. Eta lasterketa bertan behera utzi ahal izango dute eguraldia oso txarra bada edo ezinbesteko arrazoiak izanez gero.
  11. Parte-hartzaileen ardura izango dira istripuaren zein axolagabekeriaren ondoriozko gertaerak, bai eta zerbait galtzen badute ere. Parte-hartzaileek onartzen dute antolatzaileek ez dutela izango inolako ardurarik istripua edo lesioa gertatuz gero. Araudi honek jasotzen ez dituen zehaztasunetarako, Atletismoko Bizkaiko Federazioko araudiari jarraikiko zaio.
  12. Aldagelak eta dutxak egongo dira parte-hartzaile guztientzat.